JESUSEN JAIOTZAKO GAU POZGARRITSUAN
(Euskal errietako gazteriak kantatzeko
Iztueta jaunak ipinitako itz neurtuak)
Antonio Zabala jesuitak emon dizkidan gabon kantak. Errege-seme Bonapartek euskal bertso ta errikoi olerkiaz egin zuan bildumatik artuak daude. Gaur, Chicagon dago, «New Library»an. |
1 Agur, Jesus, Maria, Jose, Joakin eta Ana; badakigu Jesus maitia jaio zan gaua dana. 2 Erriko zenbait galai gazte kantuz gera atera, atsegiñezko poz andi bat zuei gaur ematera. 3 Egiazko berria da ta bear degu sinitsi, Jaungoikoaren Semea gaur zerutik zaiku jetxi. 4 Iñork ezin berri bat eman au dan baño obea; Belenen jaio omen zaiku gure Salbadorea. 5 Urte askoan egon gera egun onen begira, Adanen bekatu guziak sezulako ill dira. 6 Atsegingarrizko berri au munduak dezan jakin, adierazo du zeruak izar eder batekin. 7 Izar oni nora dijoan jarraitu bear zaio, ekusi nai duenak aur au non ta nola dan jaio. 8 Goazen bertatik Belena aur eder onen billa, sendatu digunean pozez bekatuaren miña. 9 Belengo estalpean dago Jesus larru gorrian, ollarrarekin astoa ta idiaren erdian. 10 Salbadore batentzat da au humildade aundia; asnasarekin berotutzen ari zaio idia. 11 Aur eder au bera dalarik zeru ta lurren jabe, jaio nai izan du mundura ondasunikan gabe. 12 Zerutikan jatxirik digu aur onek erakutsi, nola bear degun guziok mundu onetan bizi. 13 Egiten baldin baditugu onen esanak ongi, berarekin egongo gera zeruan beti beti. 14 Onelako berri ederra degunean ekarri, limosna on bat uste degu gaur etxe onetati. 15 Jakiñean etorri gera gazteria guzia, limosnagillea dala txit emengo nagusia. 16 Urrea biralduko digu, zerren daukan gordea; nagusia bezin prestua da etxeko andrea. 17 Errian alako andre bat senti ez det besterik; bera dator solomo eta lukainkaz beterik. 18 Gaztaña egosiak eta sagarrakin ogia; igual da ekartzen badu urdai puska lodia. 19 Eskale guziak dituzte ate oek zabalak; gurasoen gain gañekoak dira seme alabak. 20 Barkatu utsegiterikan baldin egin badegu; beste urtean ere pozik etorriko gera gu. 21 Obeto kantatuko degu askoz ere gaur baño, Jaungoikoak gau on diela datorren urteraño. Donosti ............ gian [1] |
(1) Emen puska bat falta da, ta ezin jakin moldiztegiaren izena.
© Juan Ignazio Iztueta