GAU POZGARRIAGORIK
Ez dago Iztuetak idatzita. Naiz bere ikutturen bat euki. Estrofa edo aapaldien zenbaketa, jatorrizkoarena da. |
Sarrera 1 Ai, au Aur zoragarri guri ta mardula guzion onerako jaio da mundura. Deseatzen genduen eguna eldu da baita arras ill-ere gendukan beldurra. 2 Gau pozgarriagorik nere iritzian ezin izan diteke sezula guzian; Adanen bekatua pararik azpian Jaunak ifini gaitu beraren grazian. Zortzikoa 3 Illak eta biziak konsueloz daude egin dalako Aur zeru lurren jabe; bizi gaitezke ongi ta pozez alere Luzifer gaiztoaren beldurrikan gabe. 4 Eguerri bezperan Belengo errira gure salbatzallea gabaz etorri da; zoraturik nago ni berari begira; Adanen bekatuak betiko ill dira. 5 Artzaiak emen datoz utzirik ardiak, animo ar dezagun anima garbiak; ...) ren mirariak ...) larriak ...) ren gaitu ..................... 6 Semea egin eta dontzella garbia emen izusten degu Birgiña Maria; auxen da milagroa gozo ta ......... ... beraren ditxa ...... gaitean ...... Euskaritxoa Zarrak eta gazteak goazen bertatik Jesus adoratzera biotz biotzetik; guziok salbatzera jetxi da zerutik, nor dantzatuko ez da Jesus, gaur zugatik! |
© Juan Ignazio Iztueta