SAMUEL BECKETT

kronologia laburra

 

1906:

Apirilaren 13an jaio zen Foxrock-en (Dublin hegoaldean), nahiz eta jaiotza agiriak maiatzaren 13a ekarri.

 

1923:

Dublingo Trinity Collegen ikasi zuen, lehen Oscar Wildek edo James Joycek bezala. Sarri joaten zen Abbey Theatrera, Sean O'Caseyren antzezlanak arrakastatsu bihurtzen hasi ziren garaian.

 

1926:

Frantziara bidaia, Toursera... Bizikletaz Loire gazteluak ikustera.

 

1928:

Belfasteko Campbell College-n irakasle sei hilabetez. Urrian Parisera, literatura ingeleseko irakasle. Alfred Péron eta James Joyce ezagutu zituen.

 

1929:

Testu laburrak argitaratzen hasi zen Transition aldizkarian. Adibidez, "Assumption" agertu zen ekainean. Ezra Pound ezagutu zuen.

 

1930:

Surrealistak ezagutu zituen. Irailean Dublingo Trinity Collegen ikastaroak (De Vigny, Balzac, Flaubert, De Musset, Bergson eta Stendhali buruzko hitzaldiak). "Whoroscope" idatzi zuen, Descartesen bizitzan oinarritua.

 

1931:

Marcel Prousti buruzko saiakera bat argitaratu zuen Londresen.

 

1932:

Alemaniara bidaia laburra, Parisera bizitzera joan aurretik. This quarter aldizkarian Rimbaud, Bréton, Eluard eta Crevelen itzulpenak egin zituen. Xenofobia sasoia Frantzian, eta Irlandara joan zen.

 

1934:

Bere lehen liburuaren argitalpena Londresen: "More Pricks Than Kicks". Diru arazo larriak. Rilke, Mac Greevy, Pound, Papini eta O'Caseyri buruz idatzi zuen aldizkarietan.

 

1935:

"Murphy" idatzi zuen (1938an Londresen argitaratua).

 

1937:

Alemanian uda bitartean: Hamburgo, Hannover, Berlin, Leipzig, Dresde, Nuremberg, Munich. Gero Parisen Bram eta Geer Van Velde anaiak, Giacometti eta Duchamp ezagutu zituen. Frantsesez idazten hasi zen: poemak.

 

1938:

Urtarrilaren 7an eskale batek labankada bat eman zion kalean, eta hilzorian eraman zuten ospitalera; osatu ostean, Beckettek kartzelara bisita egin zion gizon hari, zergatik eraso egin zion galdetzeko; "Ez dakit" erantzun zion soilik.

 

1939-40:

Mundu Gerraren hasieran Irlandan zegoen, baina Frantzia okupatura joan zen ahal bezain bizkor. "Hobe Frantzian gerran, Irlandan bakean baino" esaten zuen.

 

1941:

Erresistentziarekin kolaboratu zuen, Alfred Péronek zuzendutako taldean postari lanak egiten.

 

1942:

Gestapok ia atxilotu egin zuen. Ihes egin eta Roussillonen ezkutatu zen. Laborari lanak egin zituen "Godoten esperoan" antzezlaneko Estragon eta Vladimir pertsonaiek bezalaxe.

 

1945:

Parisera berriro.

 

1946:

"Mercier et Camier" (1970an argitaratua) eta "L'expulsé" idatzi zituen.

 

1947:

"Eleuthéria" idatzi zuen, baina ez zuen argitaratzea lortu, nahiz eta Tristan Tzarak horretarako ahaleginak egin izan.

 

1948:

 

Itzulpenak egitetik bizi zen. Sasoi emankorra: "Molloy", "Malone meurt" eta "En attendant Godot" idatzi zituen.

 

1950:

Roger Blim eta Tristan Tzara liluraturik "Godoten esperoan" antzezlanaren eskuizkribuarekin. Octavio Pazek atondutako Mexikoko poesigintzaren antologia bat itzuli zuen Unescoren enkarguz.

 

1951:

"Molloy" argitaratu zuen, George Bataillek goraipatu zuena. "Malone meurt" agertu zen abenduan.

 

1952:

Urriaren 17an "En attendant Godot" argitaratu zuen.

 

1953:

Urtarrilaren 5ean estreinatu zen "Godoten esperoan". Robbe Grilleten goraipamenak otsailean. Ekainean "L'innommable".

 

1955:

"Molloy" argitaratu zen ingelesezko bertsioan, eta debekatu egin zuten Irlandan. Azaroan "Nouvelles et textes pour rien".

 

1957:

Apirilaren 3an Londresen estreinatu ziren frantsesez "Fin de partie" eta "Acte sans paroles"... eta apirilaren 27an Parisen.

 

1958:

"Krapp's last tape" argitaratu zuen, eta Londresen urriaren 28an estreinatu. Euskarazko itzulpen argitaragabe bat egina dauka Asier Serranok.

 

1961:

"Comment c'est" argitara. Editoreen Nazioarteko saria jaso zuen Jorge Luis Borgesekin batera.

 

1963:

"Cascando" estreinatu zen urriaren 13an.

 

1968:

Georges Visatek "L'lssue" argitaratu zion luxuzko edizioan.

 

1969:

Nobel Saria.

 

1970:

"Mercier et Camier" eta "Premier amour" argitara.

 

1971:

"Le dépeupleur" eta "Breath" argitara.

 

1976:

"Pour finir encore et autres foirades" argitara.

 

1983:

Ekainean estreinatu ziren Off Broadway-ko antzoki oso txiki batean "Ohio impromptus", "Catastrophe" eta "What Where". Bizi zelarik izandako azken estreinaldiak ziur aski.

 

1989:

Suzanne (emaztea) hil zen uztailaren 17an. Samuel Beckett abenduaren 22an hil zen Parisen; Montparnasseko hilerrian datza.

 

 

"Godoten esperoan " orrialde nagusia


susa-literatura.com