|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Azalak eta editorialak zenbait gai bildu zituzten: EIA, LAIA eta HASI legez kanpo utzi zituztela, ETAm-ek eta Bereziek bat egin zutela, eta Euzko Jaurlaritzak 41 urte bete zituela. "Euskal Herriak bere gobernurik ez duen bitartean, bere seme-alabak preso eta bertako partiduak legez kanpo dauzkan bitartean Euskal Herria bera daukate ilegalitatean".
- "Irakurleak mintzo" sailean Jesus Urrutiaren gutuna: "Zeruko Argia'k bere bideak galdu dituela uzte det. Eta bear bada, bere burua ere galtzen ari dala, oraingo urteetan artu dituan bideak aldatzen ez baditu. Izkuntza eta politika bide aldetik".
- "Arrantzaleak langabezian", arrantza sektorean 200 milien arauak erakarritako krisiari buruzkoa.
- LAIA Bai-k autonomi transiziorako aurreproiektua aurkeztu zuen.
- "Donapaleuko ikastola debekaturik". Seaskak bere hirugarren ikastola sortarazi nahi zuen Donapaleun baina Gobernu Frantsesak ez zien baimenik eman.
- Antton Olariaga:
- Mendiburu txapeldun Zepai Sarian. Joxe Mari Aranalderen kronika.
- "Patxi Villamor: beste arabar bat plazara". "Nora goaz" diskoari buruzkoa.
|
Zeruko Argia
755. zenbakia
1977-10-09 
Baietz astea gaizki bukatu
|