Piston Turbinaga

 

Egoera trinko honetan

bizi gara urte luzez,

 

ziren asko jada ez dira

gure artean egonen.

 

Baina ikasia dugu,

irakatsitako guztia

bihotzean gordetzen dugu.

 

Ez, ez dugu nahi

eskutik eramatea.

 

Nagusi egin gara

minarekin batera.

 

Garaia da,

heldu da,

azkenean,

egin dezagun bidea.

 

 

 

Askotan pentsatzen dut hau ez dela egokiena.

 

Askotan pentsatzen dut hau ez dela hoberena.

 

Askotan pentsatzen dut gauzak txarto doazela.

 

Askotan pentsatzen dut hau ez dela nire mundua.

 

Askotan pentsatzen dut ez dagoela maitasuna.

 

Askotan pentsatzen dut soilik dagoela beldurra.

 

Beldurra, beldurra.

 

Gauzak konpontzen ez direnean,

 

beldurra nagusitzen denean,

 

arazoak jarraitzen direnean,

 

Askotan pentsatzen dut hau ez dela nire mundua.

 

Beldurra, beldurra.

 

 

 

Ez naiz galduko

ez naiz galduko bide ilunetan

 

ongi baitakit

ongi baitakit zein den helburua

 

botatzen badidate

ta jausten baldin banaiz

 

izango da, borrokan nenbilelako

izango da, konforme ez nengoelako

 

izango da, apostu egin bainuen askatasunean.

 

Ez dut ahaztuko

ez dut ahaztuko inoiz lagun onak

 

ongi baitakit

ongi baitakit hor nonbait daudela

 

ta ihes egin behar badut,

izkutatu behar banaiz,

 

izango da, libre bizi ez nintzelako

izango da, atzetikan neuzkalako

 

izango da, amets egin bainuen herri libre baten

 

Piston Turbinaga

Iheslaria

 

 

"Ataramiñe / 1. zenbakia" orrialde nagusia



susa-literatura.com