Josu Ormaetxea Antepara

 

Hamaikagarrenez, maitatzearen tinkotasunez

 

Zortziko Nagusia. Abesteko, adibidez, Sarasua anaien «Saltarina da txepetxa eta / izua birigarroa...» edo «Pello Errota» edo «Pello Josepe» edota Lazkao-Txikiren «Nik beste inork bai ote zuen /bertsularitzarik maite...» bertso-doinuak erabili.

 

Hamaikagarren urtean

beti legez bete-betean (bis),

ez oraindik itzali zuen

dirdira gure lurrean,

eta ziur izan; ez da itzaliko

gu bizirik gauden artean (bis)

 

          1

Ezarria da legekeria,

ez da gehiago legea.

Aznarri esker gezurra dugu

edonon jaun ta jabea.

Nori axola zaio Europan,

Herrien Eskubidea?

Estatuari morrontza baita

derrigorrezko trantzea.

 

          2

Euskara ROLLO MAKABEOA,

torturaren gisakoa,

kontra jotzea besterik ez da

euskaldunaren asmoa;

Españak ez du ASASINATZEN,

on-gi i-ka-si ban-do-a!

edo berakin lerrotu edo

zuentzako akaboa.

 

          3

Neketsuetan ohi da azaltzen

norberaren itzelena,

pentsatuz noizbait lortuko dugu

aske-nahirik maiteena-,

Edonork ez du heriotzari

aurre e(g)iteko kemena.

Elkarren bultzaz sendo goratu

guretarik hoberena.

 

          4

Heriotza dut aitatu, baina

ez neba-arrebik miñenak,

Patxi, Iñaki ta Jokin legez

brodaturiko izenak,

handiari kosk egiten ausartu

ziren gudari gardenak,

historiaz gaindi gure egian

betiko bizi direnak.

 

 

 

Errieta (norberak jakin nori)

 

Hamarreko handia.

Abesteko, adibidez, «Txepetxa»ren bertso-doinua erabili.

 

Euskara gure hizkuntza dela

esaten dugu askotan,

baina benetan ez du ematen

hori zaigunik inporta

erdara hutsez aritzekotan

...lanean gaudelako da,

eta jaietan egonez gero?

...orduan aski da jota!

Noiz ote gara hasiko zaintzen

geurea omen den errota?

 

 

 

Lehenean bezala

 

Zortziko Nagusia.

Abesteko Txoriak eta txoriburuak edota Pello Errota bertso doinuak erabili

 

Agur Iñaki, Patxi ta Jokin,

aurten ere kartzelatik,

ospa eiteko abilezia

ez dudalako oraindik.

Zuen erako gizon-emazte

tankerarik al daukat nik?

Noski! nik neuk be sinistuz gero

aske bizi ahal denik.

 

Hamar urteko ibilbidea

akatu zintuztenetik,

atzo izana dirudi, baina

zama astun da gainetik,

oraino ez baitu Euskal Herriak

jotzen berezko bidetik,

frantses-español morrontzapean

lotuta jarraitu baizik.

 

Aurrera! dio barne indarrak,

adimenak ta bihotzak,

ekin ta ekin mozten direla

kateak eta izotzak!

Ez gara jauntxo batzuen morroi

edo menperatu motzak,

etsi gabeko jarreraz, beste

itxura dauka laiotzak.

 

 

 

Itsaso

 

Zortziko Txikia.

Abesteko, esate baterako, Markesaren alaba bertso-doinua erabili

 

Ilobari bertsoa

idaztera noa,

albo batera utziz

hotza ta beroa.

Antxintxiketan dabil

egunerokoa,

ta egunero dugu

gorpuzten geroa.

 

Josu Ormaetxea Antepara

1958

Urbina

 

1984an sartu zuten espetxean.

Granadako Alboloteko espetxean dago.

 

C.P. de Granada

Apdo. 2062

18.080 Albolote

Granada

 

 

"Ataramiñe / 1. zenbakia" orrialde nagusia



susa-literatura.com