Carmen Gisasola Solozabal
Brieva
Modulo bakoitza
kolore ezberdina
urdina / gorria / berdea / horia
Mundu ezkutuan
Uniformitatea
hormen artean
Presoak
besterik ez!
Elkarren artean
Komunikaziorik ez!
Patioko pinuondo parea
eguzkiak udan zizelkatzen
Geriza
luzatu eta estutzen
buruari pentsatzea
Galazotzen
Harresia atzamarrez
dugu seinalatzen
ukabilka
hasi nahiez
Uniformitatea
elkarren arteko
komunikaziorik ez!
Presoak
besterik ez!
Patioko pinuondotako adarretan
txoriak pausatzen
beraien soinuaz
Presoak
Bizitzari oratzen
Uniformitatea
hormen koloreetan,
Barruan presoak
beste ezer!
Ausentzia
Zure irudia
noiznahi agertzen zait
edozein une goxotan
lotsati
zure ezpainak ausart
nirekin
gau eta egunez
ohean niri emanak
gure gorputz biluzian...
Zure gozoak edan nahi ditut
poro guztietan
zure ezpainen tolestura
harkor izan
nire kai hezean
zure fedea agortu
bion legeetara uzkurtu...
...tente
itxaroten nauzun bitartean.
Nire bularren jaia
erraien betekada
gure esentzien sutea
zapen lurrina
atzamar leunen asea
dastatu
dardarka asetu bitartean.
Auzitegian
Itoka edan dizkidazu ezpainak
uhan-praka maiztuetan busten nintzela
bizkar, hanka, beso, aho...
beroa instalatzen
lupa haitzari lotua baitzen
kala txoriak askatasuna lortu ostean
GINEN.
Arrano urdinak atzean planeatzen
gure plazera zaintzen,
logale
sentitzen zintudan
tente
laban egiten
kostaldean sartzen
harri ebakorrekin jolasten.
Janzkien tolesak
ezustean
josturak eusten
josturak eusten
gorputzeko atal bakoitza
eskeletoari indar egiten
azalaren elastikotasunak
igongailuan jarraitu zuen
Zu maitatzen.
Heriotzaren hautsa
Bart
ekaitza aurreko haizearen zorionean
orfano nintzen
violoncelloaren musikaz
irla koralez inguratuta
oheratzen.
Irratian
ezusteko ahotsak,
indarrez
nabizoa hondoratu zuen.
Goizeko orduetan
labanak haragia urratzen
lokartuz nindoan
emakumea
besterik ez nintzen.
Eguna argitzean
ibilbideko ur gainean
uholde ondorengo malkoak
baretuta
nora-ezko girtenik gabeko
kikera
nintzela jabetu nintzen.
Agurra
Agur esan nizun
ekain goiz batez
eguzki argiak
gure geroa
urgaineztatzen zuen.
Atzean
zure begirada izoztua
nirearekin laban egiten
uzten nuen
gatzitutako ariman
belauntzia triste abiatu zen.
Zorizko egun hartan
bakoitzaren bidea
zeharkatzen hasi ginen
gure bihotz askatuetan
denbora zehaztuta
betiko geratuko zen.
Basamortuko dunetan
iraganeko hautsetan
Zure izena zamatzen darrait
uda ezberdinetan,
neguko min uharre ilunetan
iraganari begira
bizitza isladatzen zait
bihotzeko oroitzapeneko
bidezidorretan.
Carmen Gisasola Solozabal 1958 Markina 1990 atxilotu zuten eta Frantziako espetxeetan egon ondoren 2001ean estraditatu zuten Espainiara eta Brievako espetxean dago gaur egun. C.P. Avila II Apdo. 206 05.149 Brieva Avila. |