Jon Mirena San Pedro Blanco

 

Denboraren garbiketa

 

Nola deitzen da orenak eskuz akatzeeko arte-a?.

Goizalbak hatzazkalez urratzeko gaitasuna?.

Arratsak eztarriratuz, gauak janez, gordin gordinak

segunduak, minutuak tragoxka edaten,

geure burua denboraz orditzeko

ahalik eta lasterren...

Nola deitzen da bizitzak bere estartak zeharka ditzan

jorratu behar den atzeraezinezko ildoa?.

Eta zuk,

nola deitzen diozu honi?.

Zelan izendatuko zenuke zigor ziegetako ibilera

maparik gabe eta lurralde ezezagun bezain ilun,

hotz eta zikinetan?

 

Jon Mirena San Pedro Blanco

1970

Deustua

 

1999an atxilotu zuten Parisen,

eta egun Tarascon-go espetxean dago.

Estatu espainoleko gartzeletan ere preso egon

zen lau urtez.

 

Centre Pénitentiaire Tarancon

Chemin Départamental 122

B.P. 82. 13150

Tarascon

FRANCE

 

 

"Ataramiñe / 1. zenbakia" orrialde nagusia



susa-literatura.com