MAREA-GORA BIZIA

 

Irrikitu guztietatik

ura sartzen zaion

onzia,

nola gobernatuko da?

Gauez eta egunez

hordirik dagoen

kapitainak,

nola pilotatuko du?

Zororik dagoen

haize-orratz

batekin,

nola agoantatuko ditu

enbat, mendabal eta ifar

ekaitzak?

Nola eramanen ditut

portu seguru batera

karga preziatu hau,

kristau errege batzurekin

ezkontzeko

Orienteko printzesa

enkantagarriok,

euskaldunari gezurrik ez diotsan

liburu batetik

hartutako

jakituria hau?

Itsu eta maingu.

Itsaso nekatsuan

nabilen

hau.

 

  © Gabriel Aresti


susa-literatura.com