«Aberrigintza omen zelako irten zen Lauaxeta inspirazioaren bila, itxuraz. Baina poeta izan gabe, edo bokazioz hala izan gabe, poesiaren mekanika ez ezik haren edertasuna atzeman eta zabaltzeko gai izan zen. Poesiak kutsatu egin zuen, eta hala ageri zaigu Lauaxeta zorionez kontradiktorio bat: katolikotasun probintzianoa osoro gainditzen ez duen arren sentsualtasun mistikoaren zale, hiriko azpimunduari hastio dion hedonista, "Gexorik nago" hasperen eginez malenkoniatsu biziagatik "Itsasora!" dei egiten duen abertzale... Sabinianoa da eta Baudelaire maite du. Lauaxeta ez da nazionalismoaren abaroan gizendu nahi duen mediokritate bat, Lauaxetak amateurismoaren aurkako borroka abiatzen du».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |