«Ez da Joan Mari Irigoien joera ekialdezalez ageri zaigun poeta bakarra, baina, besteak beste, ezin egokiago datorkio mundu hori bere hausnarketak islatzeko, azala eta mamia bat eginik pentsamendua kontzentratuz edo hitzen hoskidetasunak hurbiltzen dituen kontzeptu urrunduak kontrajarriz espazioaren bilaketan eta denboraren doluan. Pintura eta egoera exotikoak molde berritan landuz, askatasunaren eremua sortzen du poetak, edertasuna eta ontasuna uztartzen dituen etorkizuna».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |