(Asteasu, 1951) jenero guztiak landu dituen idazlea da. Titulu ugari ditu hala gazte literaturan (Behi euskaldun baten memoriak, Xola eta Basurdeak, Banbulo, Bi letter...) nola helduenean, bereziki Gizona bere bakardadean nobela eta Obabakoak ipuin bilduma, gure imaginarioaren erreferentzia bilakatu dena.

Obra poetikoa
ZIUTATEAZ I. Kriselu, 1976
ZIUTATEAZ II. Kriselu, 1976
ETIOPIA. Egilearen argitalpena, 1978
POEMAS & HÍBRIDOS. Colección Visor de Poesía. Madrid, 1990
NUEVA ETIOPIA: CANCIONES, CONVERSACIONES Y POEMAS. El Europeo. Madrid, 1996

«Etiopiak abanguardia ekarri zuen, transgresioa, irudiaren nagusia, marginalitatearen edertasuna. Poeta gazteagoen aldarri eta eredu izan zen aldi berean, belaunaldi berriek behar zuten modernotasun literarioa. Etiopia eta haren harea Arestiren harriari kontrajarri izan zaio. Interpretazio zilegizkoa da, baina harria bera harea ale aunitzez sortzen baita, azken finean zentrorik ez dagoela digu adierazten harriaren hondartzeak, zentroak pluralak direla. Eta horixe izan zen modernotasun berriaren ekarririk eraginkorrena».

(Koldo Izagirreren sarreratik)