(Urrestilla, 1963) idazle anitza da, ia genero guztiak landu ditu: artikulugintza (Bezperan entregatu nituenak), ipuina (Auto-stopeko ipuinak), saiakera (Euskal kantagintza berria), erreportaia (Venezuela, iraultza isilaren hitzak), eta haur literatura. Giro liluragarriko hiru nobelako trilogia (Kcappo, Irene, Krisalida) idatzi zuen oso gazterik. Urregilearen orduak du azken nobela.

Obra poetikoa
IRAILEKO IPUIN ETA POEMAK. Erein, 1989
CASTLETOWN. Erein, 1996
OHERAKO HITZAK. Erein, 1998


«Anekdota zaintzeak ez du anekdotikoa egiten Aristiren poesia. Kontaerak transzenditu egiten du kontatua, eskaintzen zaizkigun estanpek indar berri bat hartzen dute, batzuetan sinbolikoa, bizitik idatzira. Indar hori areagotu egiten dute aldizka ageri diren metafora bikainek. Intimismoari nolabaiteko bizkar-emate batez, poetak egunerokotasunaren eta arrunkeriaren trufa askatzailea egiten du, geure burua erakusten digu euskaltasunaren jatorkerian, baserri munduaren kaletartasuna erakusten du, paradoxak biltzen ditu... Iritziak emateko duen kemenak korronteaz bestera kokatzen du Pako Aristi, kritika soziala egiten digunean ez-ofizialtasunaren ofizialtasuna jartzen baitu kolokan bere umorerako jaidura».

(Koldo Izagirreren sarreratik)