Nagusiya ta maiztarra
1 «Oraiñ artian ni izandu naiz, aitona, zure nagusi, errenta txintxo pagatu dezu zere kapoi eta guzi; zu baño gizon umillaguak ez ditut asko ikusi; oraiñ etxea saltzera guaz, nai bazenduke erosi. 2 Larogei duro zuben errenta etxiak oraiñ artian, zedorrek ala pagatu dezu berrogei ta amar urtian; lenguan bertan gelditutzia ezta neretzat kaltian, bost milla duro baliyo ditu ia konpondu gaitian». 3 «Zer familia izandu degun, jauna, nai al du aditu? Amabi aurren aita naiz ni ta semiak amar baditu; lan egiteko iñor gutxi ta mayian eziñ kabitu, baneukake non enpleatua bost milla duro banitu». 4 Au aditu ta beste aldera bueltatu zan nagusiya, esanaz: «Nik zer kulpa dadukat zuk ume asko aziya? Ez dezu asko ixtimatzen nik egin dizuten graziya; zuek artu nai ez badezute bada zeñek erosiya». 5 «Eskerrik asko, nagusi jauna, pakian biagu bizi, baña izketan bukatu arte ez bedi juan igesi; klaro dabillen gizonak eztu arrazoi txarrik merezi; nai dubenari saldu bezaio, guk ezkentzake erosi. 6 Aziendaz ta lan-erremintaz bagenedukan indarra, aiekiñ ere ez degu orain oso alderdi ederra: zazpi baliyo luteken gauzak bostian eman biarra; au pentsatzian etortzen zaigu begietara negarra. 7 Amabi lagun mayian bueltan juntatzen gera jateko, geienaz ere aietatik bost irabazira juateko; pazientziya artuko banu anbat ez nuke kalteko, Jaungoikuari eska zaiogun osasuna emateko. 8 Prezisamente martxatu biau baserrira edo kalera, norbaiti egin biarko zaio bizi-lekuen galdera, esplikatuaz nola izan dan fameliyaren galera; gure Jainkuak nai duen arte nonbait mantenduko al gera!». |