Bertso berriak
1 Apellidua Olazabal det eta Felix da izena, irundarra naiz Bidasoa'ko Elorri'n bizi naizena; bertso birekin egin nai nuke esplikaziyo zuzena, kulparik gabe bada amaika nigatik gaizki esana. 2 Milla zortzireun larogei eta amairugarren urtian, landaretxo bat jaio da Irun'go Bidasoa'ko partian; ni bizi naizen palaziyotik ezta leku apartian, ia itoan ibilli naute iru atsoren artian. 3 Urriko illaren ogei ta zazpin uste det izango zala, gure etxera atso bat juan zan, etzeukan mea azala; aren marrixka zepuan dago basakatuak bezela, aurren bat nunbait jaio dala ta aren aita ni naizala. 4 Atso zar orri au esan nion: «Zer modu, adiskidea? Kulpa gabia kastigatzeko al dabilkizu idea? Nork erakutsi dizu nundik dan gure etxera bidea? Alper-alperrik etorri zera, aur ori ez da nerea». 5 Atso zar orrek eztul aundi bi egin zituen lenbizi, gero pauso bat atzera eta ezpaiñ biurrika asi; besteren batek oker egin da neri nai ziran erantsi, esaten zuen: «Ez al du aur orrek aitormenikan merezi?». 6 Modu txarrian itzegitea kristauarentzat kalte da, anima asko da argatik juana etsai gaiztoen tartera; eta beiñ ara sartzen danikan geiago ezin atera; zuretzat ere orixe dator konparazio batera. 7 Abertzentziyan ipiñi dute Irun'go erretoria, bitarteko bat bialdurikan izugarri dotoria, al baldin bada billa dezala aien aurraren jabia; ark ere aisa asolbitu nau pekaturikan gabia. 8 Aingeru orrek izan bear du iturri asko nastua, eta tragorik gozoen ura nun eran zuen aztua; nun kargatu dan ez dakiela, da azkenian ustua, ni ote naizen pekataria atso gaiztoen juzkua. 9 Aur gaiso ori or agertu da urrikaltzeko moduan, estimazio aundirik gabe bere amaren onduan; arentzat ere ez dira izan gusto guziak munduan, enpeño batez biartuta ere ez daki aita nor duan. 10 Alabaren bat egin dezula aditu degu, maitia, al dan lenena sendatutzeko ongi goberna zaitia; zeñena dezun ez dakizula lotsa dezu esatia, beragatikan sortu dezute ni naizala kulpantia. 11 Tropesi batek arrapatuta orduko orren pobreza, baño lagunak izandu zuten aiudatzeko nobleza: oiñuts gorrian Lezo'ra juanda kunplitua da promesa, fabrikan bertan dirua bildu an ateratzeko meza. 12 Beiñ tropesiak konkortu zuen, ezta bereala zuzendu, «Suerte txarra dauka gaisoak!» makiña batek esan du; ai, pekatuan erortzen danak larrutik pagatutzen du, obe zenduen zure lorea ongi guardatu bazendu. 13 Kaballero ta bigote-dunak gustatzen zaizka aldean, aiek lajatu duten orduan asi da nere galdean; musika-soñu ederra franko aditua da Katean, plaza betean ibiltzen ziñan amaikak arte bailean. 14 Zerbait bazala bazeizkion orrek bere buruari, pretendiente balienteak izandu ditu ugari; eta txaskoak gertatzen zaizka orrela dabillenari, ontaz aurrera pakean utzi kulparik ez duenari. 15 Zeru ta lurren bikarioa, erregien alkatia, zuk ere noski jakingo dezu ez naizala kulpantia; bestela banaiz ejenplo onez ero doaiaz betia, motibo ortaz ez dit itxiko zeruetako atia. 16 Alde batera kantak jartzia ezta ederki egiña, Jesus bezela pazientziaz konpleto egon bagiña; bertso oietan ezta gezurrik, dena izketa berdiña, lotsa ederra eman dit baño artu dezala ordañan. [1893] |